Mostrando entradas con la etiqueta Patxi Lopez. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Patxi Lopez. Mostrar todas las entradas

sábado, 26 de noviembre de 2011

Lopezek indarkeriaren amaiera aztertu nahi du Rajoirekin

A. Galletebeitia
Patxi Lopez lehendakariak Rajoirekin batu nahi du, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzearen eta espetxe politikaren inguruan dituen asmoak zeintzuk diren jakiteko. Izan ere, lehendakariak ETAren desarmearen erabakiaren berri eman eta gero zabaldu den “askatasun eta elkarbizitza etapa berria finkatzeko” ekimenak aurkeztu nahi ditu.

Deiaren esanetan lehendakaria Rajoiren deiari itxaroten ari da bakea sendotzeko neurriak hartu baino lehen. Berriak aldiz, titular gisa “Lopezek espetxe politika aldatzeko eskatuko dio Raxoiri”, jarri du. Publico egunkariak ere antzeko titularra jarri du Twitterrean, “Lopez planteara a Rajoi modificar la política penitenciaria con los presos de ETA”.

“Espainiako hurrengo presidentearekin hitzordua egin dut iritziak elkarri eman eta sintonia handienarekin gai honetan aurrera eraman beharreko jarduerei ekiteko” esan du Lopez lehendakariak. Rajoiren asmoak zeintzuk diren jakin nahi ditu “puzzlea osatzeko”. Garak esan duen bezala, “Patxi Lopez esperará a reunirse con Rajoy para completar las piezas de este puzzle”.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Zapatero: “ETAren amaieraren meritua euskaldunena da”


 Jose Luis Rodriguez Zapaterok, Espainiako presidenteak ,ETA amaitzearen “meritu” guztia euskaldunena dela , jakinarazi du Ajuria Eneko jauregian eduki duen bileran. Bertan elkartu da Patxi Lopez, Euskadiko lehendakariarekin.
Gasteizeko  jauregian izan den  bileran, ETAren amaiera eta bakearen sendotzeari buruz jardun dute Espainiako presidenteak eta lehendakariak. Zapaterok, bere konfiantza  eta babesa eskaini dizkio Lopezi. “Zu lehendakari izanda Euskal Herriko onena etortzeko dago”. 
Patxi Lopezek,  bere aldetik  “kontribuzio arriskutsuagatik” esker onak adierazi dizkio Espainiako presidenteari  . “Beste batzuek iraintzen zuten bitartean berak bakea lortzen eta terrorismoarekin aurre egiten lagundu digu”. Lopezek esan duenez, Euskadik  “asko” sor dio Zapaterori.
ETAk bere amaiera iragarri zuenetik, Zapaterok Euskal Herrira egiten duen lehen  bisita da. Honakoa  hau, bertara presidente bezala egin dezakeen azken izan daiteke.