A. Galletebeitia
Gaur gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina. Ordu batzuk baino ez dira falta hauteskundeen kanpainari egur esateko eta hausnarketa egunari txanda emateko. Izan ere igandean hauteskunde orokorrak izango dira.
Alderdi gehienek Bilbon egingo dute kanpaina ixteko ekitaldia. Kanpainak ez dira hain eraginkorrak, izan ere, adituen esanetan “populazioaren %10 soilik erabakitzen du kanpainekin nori eman bozka”.
Inkesten arabera Mariano Rajoi, PPko presidentea, izango da presidente berria. Euskal alderdian artean berriz, inkestek diote oso parekatuak egongo direla.
Gobernu berriak egoera ekonomiko honi irtenbidea emateko ardura izango du, baita bakegintzan urratsak ematekoa ere, izan ere, hauteskunde egunean hilabete beteko du ETAk ekintza armatuak bertan bera usteko erabakiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario