jueves, 15 de diciembre de 2011

Putinen aldeko hauteskundeak salatzeko milaka herritar kalera atera dira


 M. Ezkerro

80.000 pertsona inguru atera ziren Moskuko eta Errusiako hainbat hiriren kalera errusiar hauteskundetan izandako irregulartasunen kontra mobilizatzeko. Egun Errusiako presidente den Vladimir Putin, 2000an boterera heldutakoa eta 2008tik lehen ministroa izandako, ez zuen inoiz horrelako oposizio herrikoia ezagutu. Izan ere, 90. hamarkadik ez zen horrelako mobilizazio herrikoirik ezagutzen.

Estatuko kate publikoak, NTVk, <<hamar milaka manifestariek ez dute iraultzarik nahi, baizik eta legezko hauteskundeak, iraultzak ekiditeko irtenbide hoberena dena>>, adierazi zuen. 30.000 pertsona bildu ditzazkeen Bolotnaia enparantza beteta zegoen eta inguruko portuetan eta lautadetan jendetza izugarria biltzen zen.

Oposizioko hainbat bozeramailek herritarrengana zuzendu ziren, bai ezkerrekoak bai liberalak, baita mugimendu nazionalista “Errusiarrak” batuz. Iabloko alderdiko Sergei Mitrokhinek adierazi zuen Vladimir Putin eta Dmitri Medvedev-ek beraientzako <<aurkikuntza desatsegina>> egin dutela, <<Errusiak herria daukala>>. Ministro liberal ohiak, Boris Nemtsovek, <<gaur hemen biltzen den jendetzak ez die utziko Putin eta Vladimir Churovi 12 milioi bozkak lapurtzen>>. Era berean, abenduak 5etik emandako aldarrikapenetan izandako atxilotuak askatzeko eskatu du.

Aipatzekoa da ere izan den presentzia poliziala. Ezohikoa zen erabat polizia kopurua. Ehundako komioi antimotinak FSBaren egoitzan (lehenengo KGB), Lubianka enparantzan, Pushkin enparantzan eta Moscovaren gaineko zubietan kokatzen ziren.

Preso politikoen eskubideen aldeko elkartasuna adierazteko baraualdia


 M. Ezkerro

Egin Dezagun Bidea ekimenak aste honetarako antolatutako baraualdiari LAB, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta ESK sindikatuek hasiera eman diote. Sindikatuen hogei bat partaide batu dira Ibaeta kanpusaren parean, "Euskal Presoen Eskubideen Alde. Baraualdia. U7-Bilbora" lemapean. Preso politikoen eskubideen aldeko ekimena datorren iganderarte burutuko da Donostiako EHUko kanpusean, hainbat eragile bilduz.



Baraualdiaren ostean, LABeko bozeramaileak, Ainhoa Etxaidek, eta STEE-EILASekoak, Arantza Fernandezek, PPri hainbat eskaera luzatu dizkiote. Lehenik eta behin, argi utzi nahi izan dute beharrezkoa dela “pausuak ematea gatazka politikoaren konponbidean”.

Etxaidek jakin nahi izan ea PPk jarraituko duen egun indarrean dagoen espetxe-politikarekin edota aldatuko duten, “espetxe-politikaren inguruan pausuak ematea premiazkoa baita, agenda politikoan aurkitzen dena”.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak konponbiderako emandako pausuak gogorarazi nahi izan ditu Etxaidek, indarrean dagoen espetxe-politika aldatzeko nahiko arrazoiak badaudela azpimarratuz, “estrategia errepresiboa garatzeko” sortu dena.

Preso politikoen eskubideen aldeko ekimena datorren iganderarte burutuko da Donostiako EHUko kanpusean, hainbat eragile bilduz. Gaur gazte elkarteek lekukoa hartuko dute, bihar irakasle eta ikasleak, etzi mugimendu feministak, ostiralean alderdi eta instituzioen lekukoek eta larunbatean mugimendua sozial eta herrikoiak. Ekimena igandean amaituko da, eguerdiko 12etan Donostiako Bouelvard-ean kontzentrazio batekin.

martes, 13 de diciembre de 2011

Katalanak garaile Klasikoan

Aitziber GALLETEBEITIA

Joan den astean jende gehienak hitz egiten zuen partidu Klasikoari buruz, ea nork irabaziko zuen, Real Madrilek edo Bartzelonak. Orain, aldiz, Pep Guardiolaren taldearen garaipenari buruz besterik ez da hitz egiten.
Partidua abenduaren 11n jolastu zen gaueko 22:00tan Madrileko Santiago Bernabeu futbol zelaian.

Nahiz eta Real Madrilek lehenengo minutuan gola sartu Benzemaren eskutik, Bartzelonak ongi egin zion aurre horri, markagailuan 1-3 jarriz.

Aurreneko jokaldian sartu zuen Mourinhoren taldeak gola aurkarien atean Victor Valdesen hutsegite baten ondorioz. Di Mariaren ongi eginiko pase baten ostean, Benzema jokalari trebeak 1-0 jarri zuen markagailua lehenengo minututik.

Lehen gola eta gero, Mourinho eta bere taldea pozik eta eroso sentitzen hasi ziren. 24.minutuan Cristiano Ronaldok saiakera ona izan zuen, baina ez zuen ongi aprobetxatu, jaurtiketa desbideratuak irten baitzion. Saiakera hori gertatu eta bost minututara Bartzelonako Alexis jokalari gazteak pilota eskuratu bezain pronto, lasterka hasi eta berdinketa lortu zuen Iker Casillasi gol dotore bat sartuz.

Atsedenaldiaren ondoren, 6 minututara hain zuzen ere, Xavik markagailua aldatzea egin zuen 1-2an jarriz. Ordurako ia blaugranak zelaian erraz egon ziren agintzen. Neurketako 16. minutuan Alexisek beste aukera bat izan zuen, baina Casillasek ongi baino hobeto gelditu zuen honen jaurtiketa.

Nahiz eta Mourinhoren taldeak aukera onak eduki izan, ez zuten ongi aprobetxatu. Dani Alvesek erdiraketa paregabe bat egin ostean, Cesc Fabregasek baloia eskuratu eta ez zuen aukerarik galdu,  baloia sarean sartu baitzuen.

Azkeneko gol honek garaipena eman zion talde Katalanari 1-3 paregabea jarriz markagailuan. Horrela, hiru puntu lortu ditu beraien aurkari historikoen etxean. Guardiolaren taldeak berriz ere lezio ederra eman die Madrildarrei.

domingo, 11 de diciembre de 2011

ETAko preso ohiak Mobilizazio Popularra eskatzeko batu dira



Aintzane Gabilondo
ETAko kide izandako 400 lagun eta Batasuna eta ezkerra abertzaleko organizazioek etxeratzea lortzeko, mobilizazio popularraren deialdia egin dute. Helburu nagusia; Presoak eta iheslariak etxera ekartzea, eta “amnistia” lortzea.

Azpeitiako frontoian egin duten bileran, ezkerra abertzaleko buruak, Joseba Permachek, ETAko buru izandakoa, Eugenio Etxebestek, Arantza Zulueta abokatuak eta Jon Agirre Aguiriano preso ohiak burutu dute bilera. Hauek adierazi dutenez prozesu guztia aurrera eramaten ari dira nahi duten helburua lortzeko eta horri “amnistia” deritzote.  

Gehitu dutenez, Bilbon Urtarrilak 7rako presoen alde deituta zegoen manifestazioak “Lehenaldiaren eta etorkizunaren arteko diferentzia markatuko du” eta horrek, presoen etxeratzearen hurbiltzea ekarriko du. 

viernes, 9 de diciembre de 2011

ETAren zulo bat aurkitu dute Abadiño inguruan


Aintzane Gabilondo
Abadiñoko inguru menditsuetako gordetegi batean, Ertzaintzak, ETAk bonbak egiteko erabiltzen zituen materialak aurkitu ditu bidoi baten barruan. Materialen artean, nitratoa, aluminioaren hautsa, tenporizadoreak eta detonatzaileak zeuden, guztiak erabiltzeko moduan, baina kontsideratu dutenez, zaharrak ziren.

Halere, diotenez, material guztiak ondo egotea susmagarria da, horregatik  zuloa berria izan daitekeela uste da.

Ertzaintzak azaldu duenez, txangozale bat inguruetatik zebilela, zuloa topatu eta Euskal Polizia Autonomora eman du abisua. Azken hauek, inbestigazio bat zabaldu dute.

Honezkero, bost dira aurten aurkitu dituzten zuloak. Guztiak Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan topatu dituzte, azkena honako hau izan da, Abadiñon. 

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Lehergailuak maneiatzen hildako terroristei ez zaie diru-laguntzarik eskainiko

A. Galletebeitia

PSE-EEko Jose Antonio Pastor bozeramaileak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza prestatzen dabilen abusu polizialen biktimentzako laguntzen dekretuak ez ditu bonbak manipulatzen hildako terroristak kontutan hartuko diru-laguntzak ematerako orduan.

Eusko Jaurlaritzak 2012an dekretu hau berretsi nahi duela azaldu du gaur buruzagi sozialistak Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan.

Pastorrek esan duenez, “oraindik ez dute zehaztu diru-laguntza horiek jaso dezaketen errolda” baina, azaldu beharreko txostenak bukatzen direnean, zeintzuk diren “benetako biktimak eta zeintzuk ez” ezarri beharko dituzte.

Gainera, PSEko buruzagiak, lehergailu bat maneiatzean hil diren terroristak ez direla biktimak izango azpimarratu du.

martes, 6 de diciembre de 2011

2012ko Aurrekontuen zuzenketak onartuko dituzte PSEk eta PPk

Aitziber Galletebeitia

PPko eta PSEko Legebiltzarreko taldeek 2012ko aurrekontuak aurrera aterako dituzte, Aurrekontuen proiektuari aurkeztutako zuzenketak onartuko baitituzte.

Aurrekontuen inguruan akordioa lortu ahal izateko, zuzenketak aztertzeko eta adosteko hainbat bilera egin dituzte azken egunetan Iñaki Oyarzabal PPko ordezkariak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Jaurlaritzak azaldu duenez.

Alderdi bien ustetan “egoera ekonomiko zail eta ziurgabetasun handikoan” aurkitzen dira. Beraien iritziz, jarduera arlo guztietan urritzea eragiten ari da egoera hori, diru sarrera fiskalak murriztuz eta langabezia handituz.

Akordio honi esker, sozialistek eta popularrek 2012ko EAEko Aurrekontuak onartuko dituzte, Legebiltzarrean egingo duten Osoko Bilkura berezian. Jada hirugarren urtea da Aurrekontuak onartuko dituztela PSEk eta PPk.