M. EZKERRO
Madrildik Iruñerako bidean, Madrileko irteeran, aurpegiak estalirik zituzten hogei bat militarrek auziperatutako bederatzi gazte nafartarren senide eta lagunak atxiki egin dituzte. Autobusa atseden- eremu batera bideratu, gidaria ibilgailutik irtearazi eta senideak eta lagunak ordubete inguru atxiki egin dituzte.

Eleak mugimenduak jakinarazi nahi izan ditu azken egunotan gertatzen ari diren kontrol polizialak eta "militar izaerako gogorkeriak", "biztanleei mehatxuak eta eraso zuzenak" salatzeaz gain, Joseba Compains-eri gertatu zitzaion bezalaxe, Amaiurren aldeko kartelak jartzen zituen bitartean.
Era berean, Gari Berasaluzek aditzera eman duenez bere Twitter-eko kontuan, hainbat zarauztarrek egoera berdina bizi izan dute haien auzokideen kontrako epaiketa bat ikusi ostean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario