M. Ezkerro
Atzo, Donostian gazte independentistak bildu egin ziren Antiguako frontoian, egun Euskal Herrian gertatzen ari den ziklo politiko berriaren balorazioa egiteko. 150 gazte inguru bildu ziren. Gazteek, komunikabideen aurrean, <<gazteok indarrez hartzen dugu bizi dugun momentu historikoa>> adierazi nahi izan dute.
<<Ez da bide erraza izan>>, diote, baina etorkizunari <<baikor>> begiratzen diote. <<Gatazka egoeran jaio eta bizi>> den belaunaldia direla adierazi dute gazteek, oztopoz oztopo geldiarazi ez duten belaunaldia.
<<Bizi dugun uneari tamainan erantzuteko eta arduraz jokatzeko garaia da>>, adierazi dute gazte independentistek. <<Gazteriaren antolakuntza eta lana ezinbestekoa>> dela aitortu dute, <<Euskal Herria burujabe izango den eta bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat eraikiko duen agertokira eramateko>>.
Era berean, euskal gazteriari deia luzatu die gazte independentistek askapen prozesuan aktibo izateko, horretarako subjektu politiko aktibo gisa egituratuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario