lunes, 17 de octubre de 2011

Bake prozesuaren aldeko eragileak Donostian bilduko dira


M. Ezkerro

Gaur Donostian normalizazio prozesuaren aldeko eragileak bilduko dira. Konferentzia Aieteko Bakearen Etxean izango da. 14:00etan hasi eta 17:00etan bukatuko dute, haien adierazpen eta ondorioak hedabideen bidez aditzera emanez.
GatazkarenKonponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentziak itxaropena piztu du euskal jendartearengan. Hainbat eragilek haien atxikimendua adierazi dute konferentziarengan. Beste batzuek, aldiz, haien gorrotoa adierazi dute.
Gerry Adams, KoffiAnnan edota Bertie Ahern bezalako pertsonaiak Donostian izango dira bake prozesuan parte hartzeko. Eta askoren ustez ez da hutsean izango haien presentzia.
Esan bezala, mundu osoko hainbat eragilek Konferentziarekiko haien babesa adierazi dute, Eusko Jaurlaritza ez bezala. Lopezen arabera, demokraziak ez ditu konferentziarik behar “ETA menderatzeko” eta gaur egungo egoera “Zuzenbide estatuaren irmotasunaren ondorio” dela.

viernes, 14 de octubre de 2011

Euskal Finantza Kontseiluak lehenbiziko bilera izan du

A. Galletebeitia
Aldundi berriak eratu zirenetik lehen bilera izan dute gaur Euskal Finantza Kontseiluak Lakuan, Gasteizen. Bilera goizeko 11:00etan hasi da eta oso luze jo du gai garrantzitsua izan baitute mahai gainean.

Jaurlaritza alde batetik eta hiru aldundiak bestetik. Euren mahai gainean Euskadiko diru kontuak, eta eszenatokia krisi ekonomiko.

Izan ere, bilera honetan, euskal erakundeek aurten zenbat diru bildu duten zehatz-mehatz zehaztuko dute eta itxura denez, espero baino nabarmen gutxiago izango da kopuru hori, 700 milioi gutxiago bai behintzat.
Bilera beran, datorren urtean zer bilduko duten aurreikuspena ere lotu egin dute Jaurlaritzak eta Diputazioek.

Ibon Iparragirre barroteetatik kanpo gera daiteke

A. Galletebeitia
Ibon Iparragirre behin behinean aske gera daiteke”. Honela dio Berria egunkariko twitterrak. Izan ere, euskal preso Ondarrutarraren osasun egoera larria dela eta, aske uzteko erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Presoaren Abokatuak azaldu duenez, beste kausa bateko hiru urteko zigorra konplitzen ari da. Aldiz, albiste agentziek diote, Basauriko espetxeak zigorra etxean burutu dezan proposatu duela.

Zigor hori etxean betetzen badu, Iparragirrek hilean birritan joan beharko du epaitegira, albiste agentziek epaitegietako eta poliziaren iturriek diotenez.

Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat Gurutzeta Ospitalean izan da gaur goizean presoa bisitatzeko asmoz, baina ez diote utzi. Ezker abertzaleko kide den Tasio Erkiziaren esanetan: “Arduragabekeria da presoarekin egiten ari direna”.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Chaconek Libiako caza F-18-en erretiratzea deitu du


A.     Gabilondo
Carmen Chacon, Espainiako defentsa ministroak, Libian “Unified Protector” misioan ziharduten  lau caza F-18en erretiratzea deitu du. Ministroak, erretiratzea Trantzisioko Batzorde Nazionalak lurraldearen gehiengoa kontrolatu ondoren deitu du. 

F-18 hegazkinak larunbatean bueltatuko dira Espainiara baina prest egongo dira, Libian gertatzen den edozein egoeraren aurrean berriro ere misiora bueltatzeko. 

Chaconek Libiako misioan jarduten zuten aginteekin eduki duen elkarrizketan, bere lanari esker,  Trantsizio Batzorde Nazionalak lurraldearen gehiengoz kontrolatzen duela azpimarratu du. Gehitu duenez, honi esker itxita zeuden aireportuak berriz ere martxan jartzea eta zibilen hegaldiak areagotzea ahalbidetu du. 

Ministroak jakinarazi duenez,  Espainiak Libiako misioan dituen beste unitateak mantentzeko intentzioa dauka. Horien artean,  hegaldian bertan hornitzeko bi hegazkin, fragata bat eta itsasoko patruila bat daude.  

Bildu independentisten alde

A. Gabilondo




Bilduk, Independentistek urriak 19rako deitutako manifestazioari bere eraspena adierazi nahi dio eta Euskal herriaren independentzia aldarrikatzeko manifestazioan parte hartzeko eskatu du. 


Alderdiak ,talde abertzale guztiei eta independentzian sinesten duten euskal hiritar guztiei animatzen die manifestaziora joan eta aukera politiko erreal eta baliozkoak aldarrikatzen. 

Nazio eraikuntza eta erabakitzeko eskubidea, inposaketa eta debeku guztien gainetik daudela, eta herrialdeak bere “prozesu politikoa” erakutsi duela adierazi du alderdiak. Bilduk azaldu duenez, independentistek “Normalizazio politikoa” eta “demokrazia” eskatu dute honela, proiektu politikoak beste proiektu askoren baldintza “berdintsuak” eduki eta herritarrei aukera politiko guztien artean nahi dutena hautatzen uzteko. 

“Independentzia aldarrikatzea ez da eremu politikora mugatzen, alor sozioekonomikora ere zabaltzen da, batez ere sistema publikoa eta familiak estutzen dituen krisi ekonomikoan” azaldu du Bilduk.

Torturatuen senideek pankarta zuriarekin Marlaska jaso dute

M. Ezkerro
Iruñean, Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak etika judizialari buruzko hitzaldi bat burutzen izan da. Mahai borobil bat izan da hitzaldi burutzeko modua, “Ética y Equidad. Toma de Decisiones” lelopean.
   Nafarroako torturatu askoren senideak hitzaldia ospatzen zen hotelaren aurrekaldean izan dira Marlaskaren agerpenaren kontrako protesta bat burutzeko prest. Aldi berean, senideek pankartan islaturiko galdera epaileari transmititu nahi izan diote: “Marlaska, inkomunikatzea eta torturatzea justizia etikoa al da?”.
   Torturatuen senideek ez dute aukerarik izan pankarta ageri zen galdera epaileari transmititzeko edota idatzita agerian uzteko. Polizia espainiolak senideei debekatu diete 20 pertsona baino gehiagoko taldetan batzea eta pankarta erakustea. Beraz, elkartasunaz baturikoek 19 pertsonetako taldetan batu egin ziren pankarta atzeko aldetik erakutsiz, zuriz zegoena.
   Euskal Herrian gauzatzen diren torturak salatzeko arduraduna Jose Maria Compains abokatua izan da, “erabat seguru” dagoela poliziaren eremuetan “tortura kasu oso larriak existitzen” direla.

Plazara!


 M. Ezkerro

Eleak mugimenduak antolatutako Plazara! ekimenak, eskubide zibil eta politikoen aldeko plataforma lokalak, espero baino emaitza hobeagoak izan ditu. Kalearen erabilera publikoa aldarrikatu nahi zuen ekimen horrek, protestarako, komunikaziorako edota ospakizunerako.


Partaide bakoitzak aulki bat hartu eta Gasteizko Foru enparantzara abiatu da. Bertan, prozesu politikoaren arlo ezberdinak aztertu eta eztabaidatzeko asmoz borobil ezberdinak sortu dituzte partaideek. Asanblada edota mahai borobil baten antzera funtzionatu egin da.


Udaletxeak enparantza aulkiekin okupatzeko debekatu arren, ez da ez poliziarik agertu ezta arazorik egon ere.


Burututako ekitaldian <<salbuespen legeak>> bertan behera uztea eskatu du Plazara! Ekimenak. Eskubideen zapalketaren inguruko ikerketa eta epaiketa proposatu du Plazara!-k, estatuari herri epaiketa egitea proposatuz.